Pays basque : un courrier d'Aurore Martin expliquant son entrée dans la clandestinité

Publié le par dan29000

 

 

 

Aurore martin

 

 

 

 

 

 

 

 

20/12/2010 18:59:00 Azkenak
EXCLUSIF : AURORE MARTIN FAIT PARVENIR AU JPB UN COURRIER DANS LEQUEL ELLE EXPLIQUE LES RAISONS QUI L'ONT POUSSEE A SE CACHER


Le coup de massue est tombé!

Me voilà amenée à vous écrire une lettre d’un genre particulier.
Je m’adresse à vous tous aujourd’hui pour vous exprimer toute mon indignation, mon inquiétude, ma peur, mais aussi toute ma détermination et ma volonté de me battre.
Il est l’heure de défendre nos droits civils et politiques avec force, ce précédent ne laisse rien présager de bon.
L’inacceptable est-il acceptable ? Bien sur que non ! Cependant l’histoire du Pays Basque nous a souvent démontré que l’inacceptable était possible : les extraditions, les multiples mandats d’arrêt européens délivrés à des dizaines de militants politiques (Segi, Askatasuna, Udalbiltza…), l’existence des législations et tribunaux d’exceptions à Paris et Madrid, la pratique de la torture dans les commissariats et casernes espagnoles, les partis politiques interdits, deux quotidiens fermés et ses journalistes torturés et incarcérés, les arrestations massives, la disparition et la mort de Jon Anza… Tout cela existe, cette répression est normalisée, c’est le lot quotidien du Pays Basque, des Basques. Cela est possible car les principales formations politiques en France et en Espagne, avec la complicité de leurs relais locaux, le permettent, le défendent et pour certains le laissent faire par leur silence coupable. Il est temps de prendre vos responsabilités !
Je n’ai pas été surprise par le verdict de la Cour de Cassation. Nous le savions depuis longtemps, dans les affaires basques, les justices espagnole et française sont là pour appliquer des décisions politiques. Depuis mon incarcération à Seysse, les dés étaient jetés, le reste n’était que de la mise en scène, une belle mascarade. Tout cela pour arriver à leur fin, l’illégalisation de fait de Batasuna par l’Etat français, de toute la gauche abertzale, et plus s’ils le jugent nécessaire. Une illégalisation sournoise menée main dans la main avec l’Espagne.
Une preuve de plus que l’Etat français est un acteur majeur et direct du conflit politique basque. En acceptant ce MAE, Paris ne fait que renforcer ses choix politiques : la répression et la négation du Pays Basque ; une négation qui est à l’origine de ce conflit. Il n’y aura pas de solution juste donc définitive tant que la France ne reconnaîtra pas l’existence politique du Pays Basque nord.
Ce nouveau saut répressif a lieu au moment où la gauche abertzale multiplie ses efforts en faveur d’un processus démocratique de résolution de ce conflit. Mon Mandat d'Arrêt Européen et le maintien dans l’illégalité de la gauche abertzale sont des obstacles à sa mise en place. Tous les acteurs du conflit doivent pouvoir participer à ce processus en toute normalité ; dans ce sens, la gauche abertzale doit être légalisée sur l’ensemble du Pays Basque et toutes les poursuites judiciaires à son encontre stoppées.
Malgré cette répression, ces provocations, Batasuna réaffirme son engagement en faveur de ce processus démocratique. Dans ce sens, nous mettrons tout en œuvre pour qu’il puisse aller jusqu’à son terme.
Je n’ai pas l’intention de me soumettre aux autorités espagnoles, ni de faciliter à la France l’exécution de mon Mandat d'Arrêt Européen. Depuis quelques jours, ma vie a quelque peu changé. En effet, mon activité politique est interdite en France, en Espagne et en Pays Basque. Je n’ai pas d’autre choix que de me cacher pour pouvoir continuer mon activité politique au sein de Batasuna. J’ai donc décidé d’arrêter mon contrôle judiciaire et de ne plus me montrer publiquement. Je suis en Pays Basque, parmi vous, grâce à vous, grâce aux nombreux amis et soutiens qui m’ont accueillie et ouvert leurs portes. En Pays Basque, il y a une valeur qu’on ne nous enlèvera jamais, c’est celle de la solidarité.
Merci à tous, proches, amis, militants, élus… pour tout le travail accompli. Sans vous tous, cela ne serait pas possible. Continuons ce travail, rassemblons-nous, créons entre tous un rempart contre la répression, créons les conditions de la résolution de ce conflit, créons les conditions de la reconnaissance politique du Pays Basque nord.
Pour terminer cette lettre je vous demande d’avoir une pensée pour les militants incarcérés ou réfugiés, et leurs familles, qui, comme moi, vont passer les fêtes de fin d’année loin de leurs proches.
Merci.


Kolpea erori da!

Hemen nauzue, gutun « berezi » hau idatzi beharrean.
Zuei zuzentzen natzaizue gaur, nere atsekabea, nere kezka, nere beldurra, bainan ere borrokarako dudan determinazioa eta borondatea adierazteko.
Gure eskubide zibil eta politikoak indar guziz defendatzeko ordua iritsi da, aurrekari honek ez dakar deus onik.
Onartezina, onargarri ote da? Noski ezetz! Baina Euskal Herriko historiak maiz erakutsi digu onartezina gerta zitekeela : estradizioak, hamarnaka euskal militante politikoren kontra galdeginak izan diren euroaginduak (Segi, Askatasuna, Udalbiltza…), legedi eta auzitegi berezien izaera Parise eta Madrilen, torturaren erabilpena espainiar komisaldegietan, alderdi politikoen debekatzea, bi egunkariren hestea eta bertako kazetariak torturatu eta presondegiratzea, atxiloketa masiboak, Jon Anzaren desagerpena eta heriotza …. Guzti hori eguneroko ogia da, errepresioa normalizatua da, Euskal Herriak eta euskaldunek egunero bizi ditugun egoerak dira. Hau posible egiten da, Espainia eta Frantziako alderdi politiko nagusiek, lekuan lekuko konplizeekin, baimentzen dutelako, defendatzen dutelako eta horietarik batzuen kasuan, isiltasunaren aitzakipean egiterat uzten dutelako. Zuen ardurak hartzeko ordua da !
Kasazio gorteak eman duen emaitzak ez nau harritu. Aspalditik genekien, euskal aferetan, espainiar eta frantziar justizien papera erabaki politikoak aplikatzea dela. Seysses-en presondegiratu nindutenetik jokoa Egina zen, beste guzia itsura hutsa zen, maskarada polit bat. Guzi hori beren helburuetara heltzeko, Batasuna eta ezker abertzale osoa behin betiko debekatzea, eta gehiago, hala iduritzen bazaie. Legez kanporatze iluna, eskuz eskuz Espainiarekin daramatena.
Beste behin ere, argi gelditzen da estatu frantsesa euskal gatazkaren parte hartzaile zuzena dela. Euroagindu hau onartuz, Parisek bere hautu politikoak berretsi besterik ez ditu egiten : errepresioa eta Euskal Herriaren ukapena ; gatazkaren oinarrian den ukazioa. Ez da aterabide justurik izanen Frantziak ipar Euskal Herriaren izaera onartzen ez duen bitartean.
Pausu errepresibo hau, ezker abertzalea gatazkaren konpontzeko prozesu demokratiko baten aldeko urratsak ematen ari denean gertatzen da. Nere kontrako euroagindua eta ezker abertzalea ilegalizaturik mantentzea oztopoak besterik ez dira bide hortarako. Gatazkaren aktore guziek parte hartu behar lukete prozesuan normaltasun osoz, eta zentzu hortan, ezker abertzalea legeztatua izan behar litzateke Euskal Herri osoan eta honen kontrako prozedura guziak bertan behera utziak.
Errepresioa eta probokazio hauek direnak izanik ere, prozesu demokratikoaren aldeko engaiamendua berresten du Batasunak. Eta ahal dugun guzia aginen dugu hori bururaino joan dadin.
Ez dut nere burua espainiar agintarien esku uzteko asmorik, ez eta Frantziari euroaginduaren aplikapena erresteko ere. Azken egunetan, nere biziak aldaketa zonbait izan ditu. Preseski, nere ekimen politikoa debekatua da Frantzian, Espainian eta Euskal Herrian. Ez dut gordetzea beste hauturik, Batasunaren baitan dudan ekimen politikoa segitu ahal izateko. Kontrol judiziala bertan behera uztea erabaki dut beraz eta nere burua ez gehiago publikoki erakustea. Euskal Herrian naiz, zuen artean, zuei esker eta atea ideki didaten hainbat eta hainbat lagun eta sustengatzaileri esker. Euskal Herrian bada sekulan kenduko ez diguten balore bat : elkartasuna.
Milesker deneri, hurbilekoak, lagunak, militanteak, hautetsiak… egin duzuen lanagatik. Zuek gabe, guzti hau ez zitekeen posible izanen. Segi dezagun lanean, elkar gaitezen, errepresioaren kontrako harresia eraik dezagun denen artean, gatazka konpontzeko baldintzak eraik ditzagun, ipar Euskal Herriaren ezagutza politikorako baldintzak sor ditzagun.
Gutuna bukatzeko, militante presondegiratu edo iheslarientzat gogoeta bat izan dezazuen eskatzen dizuet, bai eta beren familientzat ere, urte ondarreko besta hauek, beren hurbilekoengandik urrun pasako bait dituzte.
Milesker.

Aurore Martin, le 20 décembre 2010
Source : Le journal du pays basque

Publié dans actualités

Commenter cet article